XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

/b/ Ezpanetakoa, dunduriduna, gozoa (iguzia edo itxia).

/d/ agiñetakoa, dunduriduna, gozoa.

/e/ bakartia, atzekoa, idegia.

/f/ agin-ezpanetakoa, iguzia, dunduribakoa.

/g/ eztarrikoa, dunduriduna, gozoa

/i/ bakartia, abo-gaiñekoa, itxia.

/j/ eztarrikoa, iguzia, dunduribakoa.

/k/ eztarrikoa, itxia, 2.- Abots jatorrak eta abots utsak.

Abots jatorra edo fonema berau aldatu ezkero berbearen esan-naia aldatzen dauana da: Ogia/obia ez dauke esan-nai bardiña orduan, /g/ ta /b/ abots jatorrak edo fonemak dira.

Pakea/bakea esangura bardiña dauke, orduan or /b/, /p/'ren alofona da edo abots utsa da.

Etxea/etxie ez da esan naia aldatzen, orduan i eta e alofonak dira.

Zergaitik egiten ete dira aldakuntza orrek, edo bardin dana, zergaitik sortzen dira alofonak?

Euskereak alofon asko dauz, batez be Bizkai'koak.

Eta ori onexegaitik jazoten dala dirudi: Abotsak erabilliaz gastau egiten diralako edo berbak oguzkatzeko erreztasuna billatzen dalako.

Ezgatoz esatea baiño errezagoa da ezkatoz esatea eta anko baiño errezago esaten da ango, etxea baiño errezago etxie edo etxi.

Gaurko gure berbaldiaren muiña alofon oneik aztertzea izango da, oiñarri lez Mungialdeko euskerea artuko dogu.

Arrigarria arlo onetan zazpi kilometroko inguruan dagoan arauen aberastasuna.

Eta Alofon oneik daroen aurrerapena obeto argitzeko, Bermeo ta Ondarroa'n egiten dan euskerea be pizka bat aztertuko dogu.